Manuel Vincent

"La fiesta de los toros está montada en esencia sobre la tortura pública de un animal, y, por muchos pases pintureros que el diestro pegue vestido de sota de espadas, nunca podrá ocultar la degradación que late bajo la supuesta belleza de una verónica...."

"Por mucho que se enmascare con un esteticismo hortera o con un flato poético, una corrida de toros en directo o en diferido es el espectáculo basura por excelencia, aunque lo presida el Rey de España y le guste a algún chino."

"Si alguien concibe que una carnicería semejante puede servir de soporte a un arte, ya está preparado para admitir que la verdad puede ser extraída mediante la tortura en el sótano de una comisaría; si se admite que la belleza puede surgir de la sangre derramada, aunque ésta se inflija a un animal, es que uno ya tiene justificado en el corazón todo tipo de violencia."


Manuel Vincent

sábado, 4 de septiembre de 2010

Zezenketei buruzko eztabaida sortzea izango du xede Nahiko! plataformak.

Zezenketek jasotzen dituzten laguntzetan eta plazara sartzeko gutxieneko adinean jarriko dute arreta

Nagore Molinero.

Bilbo

Nahiko! zezenketen abolizioaren aldeko herritarren plataforma sortu du herritar talde batek, eta zezenketen aurka Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herritarrek osatu duten lehen ekimena da hori. Zezenketei buruzko eztabaida sortzeko asmoz sortu dute plataforma. Hain zuzen, «Alderdi Popularrak eta Sozialistak trabatzen dute eztabaida hori», Lorea Burges bozeramailearen hitzetan. «Demokraziaren aurkako jarrera» hori bukatzeko asmoa dute kideek, uste baitute jarrera hori ez datorrela bat biztanleriaren iritziarekin.

Hiru arlotan jarriko dute arreta Nahiko! plataformako kideek: zezenketei ematen zaizkien diru laguntzetan, zezen-plazetan sartzeko gutxieneko adinean eta Eliza katolikoak agintaritza moral gisa hartzen duen jarreran. 273 zientzialari ospetsuk egindako ikerketa bat aipatu zuten kideek atzo. Ikerketan, animaliei tratu txarrak emateak bai animalientzat eta bai pertsonentzat dituen ondorio txarrak aipatzen dituzte. Umeen kasuan, gai honek garrantzi handiagoa hartzen duela uste dute plataformako kideek: «Indarkeria normalizatzeko balioak bere egin ditzakete», adierazi zuen Burgesek. Hala EAEko ararteko Iñigo Lamarcari eskakizun bat bidaliko diote, 183/2008 dekretua aldatzeko eskatzeko. Horren helburua 16 urte baino gutxiagoko umeei zezen-plazetara sartzen ez uztea da; orain, 12 urtetan jarrita dago debekua. Bestalde, zezenketa eskoletan izena ematen duten umeen gutxieneko adina 12 urtetik 16 urtera aldatzeko eskatuko dute.

Zezenketek jasotzen dituzten diru laguntzez aritu zen Gregor Romero plataformako kidea. Adibidez, Eibarren (Gipuzkoa) egingo duten zezen-plazak 9 milioi euro baino gehiago balioko duela esan zuen: «Gero, pentsioak izoztu nahi dituztela esaten digute». Horren harira, zezenketak antolatzen dituzten herrietara joko dutela adierazi zuen kideak. Zezenketen osasun kostua ere aipatu zuen Romerok, eta Osakidetzari informazioa eskatuko diotela adierazi zuen.

Oraingoz, ez dute zezenketak debekatzeko eskaririk aurkeztuko Eusko Legebiltzarrean: «Hori azkeneko pausotik hastea izango litzateke». Orain gizarte eragileak eta herritarrak inplikatu nahi dituztela azpimarratu zuen. Horretarako, Nahiko! plataformarekin bat egiteko deia egin zuten: «Gaur egun dugun eskizofrenia politikoa bukatu beharra dugu», esan zuen Romerok. Hemendik gutxira, plataformaren alde agertu diren arlo guztietako pertsona ezagunen zerrenda bat ezagutaraziko dute. Informaziorako, webgunea eta bloga ere jarriko dituzte eskuragarri.

Zezenketaren Aurkako Taldeak, berriz, elkarretaratzea egingo du bihar Baionako zezen-plazaren aurrean, zezenketen abolizioa eskatzeko. Gogorarazi dute Ipar Euskal Herriko 200 eragi- lek bat egin dutela eskari horrekin.

http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-03/012/006/zezenketei_buruzko_eztabaida_sortzea_izango_du_xede_nahiko_plataformak_zezenketek_jasotzen_dituzten_laguntzetan_eta_plazara_sartzeko_gutxieneko_adinean_jarriko_dute_arreta.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario